Hasiera » Zehaztu gabe (Orrialdea 95)

Kategoria artxiboak: Zehaztu gabe Harpidetu!


Azpeitian “euskaraz bizi nahi dut” lasterketa izango da ostiralean

Euskara Gizarte Erakundeen KONTSEILUAren, Azpeitiko euskalgintzako erakundeen eta Azpeitiko Udalaren Euskara Batzordearen babesarekin. Ekimen honen helburua, euskaraz bizitzeko nahia agertzea da. Eta horregatik, Udaleko Euskara Batzordeburua den Kontxita Martijak azpeitiarrei dei egin nahi die lasterketan parte har dezaten.
Irakurri osorik »

UEMAk bilera egin du Bil Gaiten mugimenduko ordezkariekin

UEMAren aldetik, Jon Abril (Berako hautetsia) eta Axier Mujika (Aramako alkatea) Zuzendaritza batzordeko kideek hartu dute parte bileran. Bil Gaitenen ordezkari gisa, Nikolas Blain ( Makeako hautetsia) eta Iker Elizalde (Hendaiako hautetsia). Duela urte batzuk, UEMAk Ipar Euskal Herriko 30 herriko etxe inguruekin izandako harremanak berrartzeko aukerari buruz aritu dira, besteak beste.
Irakurri osorik »

Arana: “Euskarak bera nagusi den eremuak behar ditu”

Bihar eta urriaren 29an, Bergaran egingo diren arnasguneei buruzko tailerren atarian, Goienak elkarrizketa egin dio Goizane Arana UEMAko tekinkariari. Udalerri euskaldunetan "euskararen ezagutzak behera " egin duelako kezkatuta, "arnasguneak sendotzean eta hedatzean dagoela gakoa" azpimarratu du Aranak.
Irakurri osorik »

Egin dute arnasguneei buruzko lehen tailerra, Goizuetan

Hainbat herritarrek hartu zuten parte urriaren 8an egindako lehen tailerrean. Balorazio positiboa egin zuten parte-hartzaileek. Urriaren 23an egingo dute bigarren saioa.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.