Hasiera » Zehaztu gabe (Orrialdea 86)

Kategoria artxiboak: Zehaztu gabe Harpidetu!


Miren Segurola, UEMAko koordinatzailea, Segura irratiko BIXIBIXI saioan ariko da, gaur

UEMAk 2014rako dituen asmoen eta erronken inguruan hitz egingo du Segurolak. Lierni Elorzaren gidaritzapean, BIXIBIXI irrati saioa asteazkenero 12:15etan izaten da Segura irratian. Hitz edo irri euskaraz elkarri euskara taldeak bultzatuta, Segurako Udalaren laguntzarekin.
Irakurri osorik »

Iker Salaberria: “Hizkuntzaren normalizazioa izango da arnasguneen hedatze prozesu bat”

Kontseiluako Iker Salaberriaren hitzak jaso ditu Berriak, arnasguneei buruz egindako erreportajean. UEMAren eskutik arnasguneak indartzeko urrats asko eman direla aitortuta, herriz herri egiten ari diren tailerren gaineko informazioa biltzen da bertan. Salaberriaren esanetan tailerren bitartez “kontzientziak pizten” ari dira, jendea...
Irakurri osorik »

Arnasguneen tailerren inguruko balorazio positiboa egin du UEMAk

Dagoeneko zazpi herritan izan da UEMA tailerrak ematen: Orion, Araitzen, Markinan, Goizuetan, Bergaran, Zarautzen, Getarian eta Baztanen. Pertsona ugari bertaratu da tailerrotara eta aurrera begirako proposamen zehatzak egin dira guztietan.
Irakurri osorik »

UEMA: “Nafarroako administrazioak hizkuntz eskubideak urratzen dituela esatea ez da iritzi bat, errealitate objektiboa baizik”

Euskarazko zerbitzuak bermatzeko planik ez dute aurkeztu Jose Iribas Hezkuntza kontseilariak eta Javier Morras Lehendakaritza Jusitizia eta Barne kontseilariak Nafarroako Parlamentuan egindako agerraldiotan. Ez dago administrazioa euskalduntzeko planik, ezta borondaterik ere, eta hori bereziki kezkagarria da UEMAren ustez.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.