Hasiera » Zehaztu gabe (Orrialdea 80)

Kategoria artxiboak: Zehaztu gabe Harpidetu!


Beizamako Udalak aktak euskaraz bidaltzeagatik duen auzian pertsonatuko da Jaurlaritza

Patxi Baztarrikak hizkuntza politikarako sailburuordeak eman du Jaurlaritzak hartutako erabakiaren berri. UEMAk orain baino lehen eskatu zion Jaurlaritzari udalak babestu eta udalek dituzten auzietan pertsonatzeko. Jaurlaritzak, ordea, ez du argitu arrazoi berberagatik beste 12 udalek dituzten auzietan pertsonatuko den edo ez.
Irakurri osorik »

Lurraldea eta Hizkuntza: Politika bereziak udalerri euskaldunentzat

 150 pertsona baino gehiagok parte hartu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk antolatu duten “Hizkuntza eta Lurraldea. Erronkak & Tresnak” II. jardunaldietan. Bertan, azterketa sozioekonomiko eta soziolinguistikotik eratorritako datuak erakutsi, Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) tresna aurkeztu, bere aplikazioa...
Irakurri osorik »

Maritorena: “Nafarroako Gobernuak, euskara sustatzeko neurriak ekiditeko egiten ari den ibilbidean, urrats berri bat eman du”

Baztango Udalak onartutako euskara plana inpugnatu du Nafarroako Gobernuak. Baztangoa ez da eraso isolatu bat. Euskal Autonomia Erkidegoan Urkijoren eskutik euskararen aurka abiatutako erasoaldia indartzera dator Nafarroako Gobernua. UEMA eragileekin harremanetan ari da euskararen aurkako erasoei erantzun bateratua emateko.
Irakurri osorik »

Arnasgune prekarioak: Orioren adibidea

Jabier Zabaleta euskara teknikariak, oro har, arnasguneen bikaeraren inguruan, eta zehazki, Orioko bilakaera soziolingusitikoari buruz idatzi du Karkararen webgunean. “Orio Euskal Herriko herri euskaldunenetakoa da eta herritarrek ahalegin handia egin dute, urtetan, euskararen egoera hobetzeko. Ahalegin horri esker asko aurreratu dugun arren, euskararen egoera oso prekarioa da oraindik, bilakaera soziolinguistikoaren datuek erakusten digutenez.”
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.