Hasiera » Zehaztu gabe (Orrialdea 44)

Kategoria artxiboak: Zehaztu gabe Harpidetu!


UEMAko kide izatea erabaki du Zizurkilgo Udalak

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izatea onartu du gaur Zizurkilgo Udalak, udal osoko bilkuran. Gaur egun, 88 udalek osatzen dute UEMA, eta 90. udala izango da Zizurkil, UEMAren batzar nagusiak udalen eskaera berriak onartzen dituenean, Amasa-Villabonak ere UEMAko kide izatea onartu...
Irakurri osorik »

TicketBAI softwarea euskaraz jartzeko deia egin du UEMAk, bezeroari fakturak euskaraz egiteko bermea delako

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak abiarazitako ekimena da TicketBAI. Helburua nagusia zerga iruzurra eragoztea duenez, establezimenduetan egiten diren ordainketak kontrolatuko ditu sistema berriak, eta horretarako software zehatza instalatu beharko dute dendariek, ostalariek eta jarduera ekonomikoren bat...
Irakurri osorik »

Erika Olaizola: “Garrantzitsua da zer elikatzen dugun eta zer-nolako erreferenteak sortzen ditugun, horrek eragin handia baitu gero hizkuntza ohituretan”.

Arnasa gara kanpainaren baitako Euskararekin ezin galdu bideoari buruz aritu zen atzo solasean Erika Olaizola (Azpeitia, 1989) aktorea, Nagore Arin kazetariarekin, zuzenean, Berria egunkariaren Instagram kontuan. Aste honetan zabaldutako bideoak, zehazki, udalerri euskaldunenetako zenbait gurasoren kezkak islatzen ditu. Iban Garro...
Irakurri osorik »

Iñaki Arregi ikerketa bekaren bigarren deialdia zabaldu du UEMAk, eta irekita dago lanak aurkezteko epea

Iñaki Arregi ikerketa beka sortu zuen UEMAk 2019an, udalerri euskaldunen garapena aztertzeko, ikerketa sustatzeko eta euskal soziolinguistikaren inguruko ezagutza areagotzeko. Orain bigarren deialdiaren oinarriak zabaldu ditu, eta laguntza jaso nahi duten egitasmoek maiatzaren 28ra arteko epea izango dute laginak aurkezteko....
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.