Hasiera » Zehaztu gabe (Orrialdea 30)

Kategoria artxiboak: Zehaztu gabe Harpidetu!


Iraitz Lazkano: “Oso garrantzitsua da hizkuntza politika bestelako politiketan txertatzea; zeharlerrotasuna lortzea”.

Iraitz Lazkano elkarrizketatu zuen atzo Berria egunkariak.UEMAren batzar nagusiaren biharamunean, UEMAren lehendakaria mankomunitatearen ildoez eta euskararen biziberritzeak dituen erronkez aritu da Julen Aperribaik egindako bi orrialdeko elkarrizketa mamitsuan. Hemen osorik irakurgai: Iraitz Lazkano: «Arnasguneetan ere ezinbestekoak dira hizkuntza politika ausartak»....
Irakurri osorik »

Bidania-Goiatz, Elduain, Ibarra eta Idiazabal gehituta, 94 udal dira gaurtik aurrera UEMAko kide

Urte amaierako batzar nagusia egin du UEMAk gaur goizean Idiazabalen. Bertan elkartu dira UEMA osatzen duten udalerri euskaldunetako alkateak eta zinegotziak eta, besteak beste, 2021ean egindakoaren balantzea aztertu eta 2022rako egitasmo nagusiak onartu dituzte. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera gehitzeko herri berriek...
Irakurri osorik »

UEMArentzat lehentasunezkoak diren ekimenak bideratzeagatik sei udalek jasoko dute dirulaguntza

Bizkaiko Aldizkari Ofizialak azaroaren 4an argitaratu zuen UEMArentzat lehentasunezkoak diren ekimenak bideratzeagatik dirulaguntza jasotzeko UEMAren deialdia. Zehazki, proiektu zehatzen hizkuntza eragina aztertzeko Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa egiteagatik, udalen euskarazko funtzionamendua sustatzera bideratuta itzultzaile automatikoakkontratatzeagatik, eta herritar berriak euskarara erakartzeko ikastaroak antolatzeagatik...
Irakurri osorik »

Bidania-Goiatz, Elduain, Ibarra eta Idiazabal UEMAko kide izango dira larunbatetik aurrera

Larunbat honetan urte amaierako batzar nagusia egingo du UEMAk, eta batzarkideek aztergai izango dituzte mankomunitatera sartzeko udalek egindako eskaera berriak ere. Zehazki, Bidania-Goiatz, Elduain, Ibarra eta Idiazabal dira azken aste eta hilabeteotan UEMAko kide izatea erabaki duten udalak, eta horien...
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.