Hasiera » Zehaztu gabe (Orrialdea 25)

Kategoria artxiboak: Zehaztu gabe Harpidetu!


Herrian mediku euskaldunak jartzeko eskatu diote Osasunbideari Etxarri Aranazko Udalak eta UEMAk

Derrigortasunik ezarrita ez zegoen arren, euskaldunak ziren orain arte Etxarri-Aranatzen aritu diren bi medikuak. Haietako bat joan ondoren, ordea, euskaraz ez dakien mediku bat ekarri dute, eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak errespetatzeko helburuz egin dute eskaria Etxarri Aranazko Udalak eta UEMAk....
Irakurri osorik »

Donostian egingo du UEMAk Korrikako kilometroa, igandean

Korrikaren azken kilometroetako batean hartuko du lekukoa aurten ere Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, apirilaren 10ean, Udalbiltzarekin batera. Parte hartzeko deia egin die herritarrei eta udaletako ordezkariei. Amurrion bideari ekin ondoren, Donostian egingo ditu azken kilometroak 22. Korrikak, igandean. Azken kilometro horietako...
Irakurri osorik »

Hiru lagun kontratatu dituzte Zumaian, Getarian, Zarautzen, Orion eta Aian Euskaraldia dinamizatzeko

Euskaltzaleen Topagunearen eta Urola Kostako Udal Elkartearen arteko hitzarmenaren bidez egin dituzte kontratazioak, eskualdean Euskaraldiaren 3. edizioa sustatzeko. UEMAko lau udal daude tartean: Zarauzkoa, Getariakoa, Zumaiakoa eta Oriokoa. Getarian egindako agerraldian eman dute hitzarmenaren berri kontratatutako langileek eta erakunde horietako...
Irakurri osorik »

Errenta aitorpena euskaraz egitera deituko du UEMAk, udalekin eta hainbat erakunde publikorekin batera

Herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izatea bultzatu nahi du UEMAk, eta horien artean, errenta aitorpena ere euskaraz egitea. Horretarako, aurreko urteetan bideari jarraituz, hautu hori sustatzeko kanpaina hasiko dute UEMAk eta hainbat erakunde publikok, elkarlanean. Izan ere, lurralde bakoitzeko foru...
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.