Hasiera » UEMA (Orrialdea 2)

Kategoria artxiboak: UEMA Harpidetu!


Taberna, jatetxe eta kafetegietan euskarazko prentsa sustatzeko kanpaina aurkeztu dute UEMAk eta Berriak

Euskaraldiarekin bat eginez, Euskaraldiaren ohiko dinamikarekin batera udalerri euskaldunetan osagarri gisa lantzeko proposamena prestatu zuen UEMAk urte hasieran: Hamaika egun baino hamaika aldiz gehiago. Hamaika egunetan hamaika alor lantzea da asmoa, bakoitzaren inguruan hausnartzeko, hutsuneak ikusarazteko, jokaera eredugarriak nabarmentzeko eta...
Irakurri osorik »

“EAEko hirigintza proiektuek aztertu egin beharko dute hizkuntza eragina”

Udal legearen garapena arautuko duen dekretua prestatzen ari da Eusko Jaurlaritza. Besteak beste, «Euskararen erabileraren normalizazioaren gaineko ondorio kaltegarriak prebenitzeko, zuzentzeko eta, hala dagokionean, konpentsatzeko ezarri beharko liratekeen baldintza eta neurriak» biltzen ditu. Berria egunkariak azala eta bi orrialde eskaini...
Irakurri osorik »

Udalerri Euskaldunen Eguna, Diman, festa eta aldarrikapena uztartuz

· Goizean batzar nagusia egin dute udalerri euskaldunetako ehun bat alkate eta zinegotzik, eta bi udal berri onartu dituzte UEMAn: Arantzazu eta Bakio. · Eguerdian ekitaldia egin dute Dimako plazan, eta bertan izan dira euskalgintzako eta erakunde publikoetako ordezkari ugari....
Irakurri osorik »

Udalerri Euskaldunen Egunari buruzko gehigarria, gaurko Berria egunkarian

Gaur arratsaldean hasiko diren ekitaldiekin emango zaio hasiera aurtengo Udalerri Euskaldunen Egunari. Izan ere, aurten, bi eguneko egitaraua osatu dute Dimako Udalak, Arratiako hainbat eragilek eta UEMAk, elkarlanean, bihar izango den Udalerri Euskaldunen Egunaren harira. BERRIA egunkariak, gaurko zenbakiarekin batera,...
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.