Kategoria artxiboak: udalerriak Harpidetu!
Errenta aitorpena euskaraz
UEMAk, Mankomunitateko kide diren udalekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian. 2014an, Mankomunitatetik harago doa elkarlana, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gernika-Lumo, Ordizia, Lazkao, Villabona, Zizurkil eta Ibarrako udalek ere parte hartuko dute. Kanpainaren bitartez, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatu nahi da.
Irakurri osorik »
Aski da, eskola berria Lizartzan, orain!
Lizartzako guraso elkarteak eskola berria eskatzeko sinadura bilketa abiatu du. Lizartza eta Orexako ikasleek ikasten dute Lizartzako ikastetxean. Lizartza eta Orexa udalerri euskaldunak dira, euskararen arnasguneak. Eta ondorioz, euskararentzat ere garrantzitsua da udalerrion bizi indarra sustatzeko neurri egokiak hartzea.
Irakurri osorik »
Mediku eta pediatra euskaldunak eskatzeko ekimena, Leitzaldean
Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak, UEMArekin eta euskalgintzako beste zenbait eragilerekin batera, mediku nahiz pediatra euskalduna eskatzeko ekimena antolatu du. Pediatra euskalduna izateko eskaera landuko da bereziki, eta horretarako gurasoen eskaera sinatuak bildu eta bideratuko dira.
Irakurri osorik »
Bermeoko Udalak Hitza egunkariko 110 harpidetza egin ditu leku publikoetan banatzeko
Bermeoko Udalak euskara eta euskal komunikabideak sustatzeko helburuarekin, Hitza egunkariarekin hitzarmena sinatu du. Horrela, euskarazko irakurlezaletasuna bultzatu nahi du, eta euskararen normalizazioa begirako lanean jarraitu.
Irakurri osorik »