Kategoria artxiboak: udalerriak Harpidetu!
Bermeoko Udaleko Euskara Sailak gurasoentzako eta etorkinentzako euskara eskolak jarriko ditu, aurten ere
Ikastaro hauen bidez, guraso eta seme-alaben arteko harremanetan euskara erabili dadin erraztasunak eman gura dira eta Bermeora kanpotik etorri direnentzat euskararen atea zabaltzen lagundu gura da. Ikastaro hauetan izena emateko epea irailaren 30era arte irekita dago.
Irakurri osorik »
Auzoko proiekturako dinamizatzailea behar dute Azpeitiko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak
Proiektuaren helburua da euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzea, Azpeitian zenbat hizkuntza hitz egiten diren jabetzea eta hizkuntza desberdinetako herritarrak harremanetan jartzea, zein norberarena eta besteena aintzat hartuta, euskara komunikazio eta kohesio hizkuntza izatea. Proiektuaren dinamizatzaile izateko interesa dutenek, irailaren 19a bitartean bidali beharko dituzte curriculumak mikel@topagunea.org helbidera.
Irakurri osorik »
Azpeitiko anbulatorioan familia mediku erdalduna jarri dutela salatu du Natul euskara taldeak
Lau familia medikuren ordez, langile erdaldun bat jarri du Osakidetzak herriko anbulatorioan, udako lanak egiteko. Natul euskara taldeak esan du "herritarren hizkuntza eskubideak urratuko" dituztela neurri horrekin, eta "erdara nagusi den eremua" sortuko dutela herriko osasun etxean.
Irakurri osorik »
Muxikako udala “kezkatuta eta haserre” Osakidetzak bertako medikuaren ordezkapena egiteko langile erdalduna kontratatu duelako
Muxikako bizilagunek osasun zerbitzua ezin izango dute euskaraz jaso udaran. Horregatik, kontratua berrikusi, eta lehenbailehen afera honi konponbidea eman diezaioten eskatu diote Osakidetzako arduradunei. “Muxikako herritarrok osasun zerbitzuak euskaraz jasotzeko eskubide osoa daukagu, eta beraz, zor zaigun begirunea eta errespetuarekin jokatu dezala eskatzen diogu”.
Irakurri osorik »