Kategoria artxiboak: udalerriak Harpidetu!
Patxi Saez: “Azpeitiarra izateko, ezaugarri garrantzitsua da euskara”
Patxi Saezi, Azpeitiko euskara teknikariari, elkarrizketa egin dio Uztarriak. Saezen arabera Azpeitia herri euskalduna da eta aurrerantzean ere hala izango da. “Egia da badirela galera batzuk ezagutzan eta erabileran, baina inguruko udalerriekin alderatuz gero, ondo eutsi zaio euskarari”. Azpeitian egindako azken neurketaren arabera, kale erabilera %86koa zen, ezagutza, berriz, %84koa.
Irakurri osorik »
Oiartzunen, emaitza onak eman ditu Euskara Elkartera egitasmoan elkarteek egindako lanak
Oiartzungo elkarteetan euskararen erabilera areagotzeko aurrerapausoak eman dituzte egitasmoko kide diren elkarte guztiek. Elkarteek konpromiso desberdinak hartu zituzten 2008an sinatutako Hitzarmen Zehatzetan euskararen erabilera areagotzeko, eta %68ko betetze maila lortu dute.
Irakurri osorik »
Zarautzen libre geratu den mediku lanpostua betetzeko euskara jakitea ez da beharrezkoa izango
UEMA, Zarauzko Udala, Zarauzko Euskal Herrian Euskaraz, LAB Urola Kosta, Zarauzko AEK eta Zarauzko Ikastolak desadostasuna adierazi diote Osakidetzari. Bi izan dira ezinegona sortu duten arrazoiak. Zarauzko osasun zentroko mediku bat jubilatu ostean, Osakidetzaren euskara planak jasotzen duenaren aurka, lanpostu horri ez zaio euskara ikasteko derrigortasun-datarik jarri. Ondorioz, lanpostua betetzeko euskararen ezagutza egiaztatzea ez da beharrezkoa izango. Eta hori gutxi ez balitz, baja hartu duen emaginaren ordez, erdalduna ekarri dute.
Irakurri osorik »
Orioko Udalak “Euskaraz bizi-bizi” jardunaldia antolatu du, azaroan
Orioko Udaleko Euskara batzordeak 'Euskaraz bizi-bizi' jardunaldia antolatu du azaroan, herritarren kontzientzia linguistikoan eragiteko egitasmoaren barruan. Udalak bi urte daramatza 'Euskaraz bizi-bizi' egitasmoa bultzatzen, honako helburu nagusiarekin: oriotarren kontzientzia linguistikoan eragitea, euskaraz bizitzeko aukera egin dezaten. Ahalegin horren barruan, jardunaldia antolatu du bigarrengoz (2011n egin zen lehenbizikoa) eta hainbat hitzaldi eta mahai-inguru izango dira azaroan.
Irakurri osorik »