Hasiera » udalak

Kategoria artxiboak: udalak Harpidetu!


“Turismo sektorean euskara nabarmentzeko erabaki ausartak behar ditugu, gaur egun egiten ari denaren kontrako norabidean”

Turismoak gora egin duen hainbat udalerri euskaldunetan, bisitariek euskararekiko duten ikuspegia aztertu du UEMAk, inkesten bidez. Jasotako erantzunetan joera argia ikusten da: bisitari ia guztiek eskertu egiten dute euskara ikustea edo entzutea, eta askok berariaz hautatzen du udalerri euskaldunetara etortzea,...
Irakurri osorik »

2018ko Bikain ziurtagiria jaso dute UEMAko lau udalek

2018. urtean zehar egindako bi ebaluazio-aldietan Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria egiaztatu duten erakunde publiko eta pribatuei dagokien ziurtagiria banatu zien atzo Eusko JaurlaritzarenĀ  Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Guztira, 20 erakundek jaso zuten ziurtagiria. Horien artean, lau udalek. Laurak UEMAko kide diren...
Irakurri osorik »

Taberna, jatetxe eta kafetegietan euskarazko prentsa sustatzeko kanpaina aurkeztu dute UEMAk eta Berriak

Euskaraldiarekin bat eginez, Euskaraldiaren ohiko dinamikarekin batera udalerri euskaldunetan osagarri gisa lantzeko proposamena prestatu zuen UEMAk urte hasieran: Hamaika egun baino hamaika aldiz gehiago. Hamaika egunetan hamaika alor lantzea da asmoa, bakoitzaren inguruan hausnartzeko, hutsuneak ikusarazteko, jokaera eredugarriak nabarmentzeko eta...
Irakurri osorik »

Bakio eta Arantzazu ere UEMAko kide izango dira larunbat honetatik aurrera

UEMAk batzar nagusia egingo du larunbat honetan, Diman, Udalerri Euskaldunen Egunarekin bat eginez. Batzarrean, besteak beste, UEMAra sartzeko udalek egindako eskaera berriak aztertuko dituzte UEMAko kide diren herrietako ordezkariek. Zehazki, Bakio eta Arantzazu dira azken hilabeteotan UEMAra sartzeko erabakia hartu...
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.