Kategoria artxiboak: iritzia Harpidetu!
“Euskara kontuetan ez dago autolikidaziorik: behin eta berriro hautu kontzientea egin behar dugu”
Info7 irratiko Gureaz Blai saioan aritu da gaur UEMAko lehendakari Josu Labaka. Herritarren ekarpenak administrazioa euskalduntzeko bidean izan duen eragina nabarmendu du, UEMAk eta hainbat udalek aurten ere errenta aitorpena euskaraz egiteko elkarlanean abian duten kanpainaren harira. Hemen entzun daiteke...
Irakurri osorik »
“Euskalgintzaren akuilua lanerako aukera bezala ikusi behar dute erakunde publikoek”
UEMAko lehendakari Josu Labaka Info7 irratiko Gureaz Blai saioan aritu da gaur. Aste honetan hasiko den Korrikaren aitzakian, euskalgintzaren eta erakunde publikoen arteko zubigintzaz aritu da. Izan ere, euskalgintzako eta erakunde publikoetako hainbat ordezkarik elkarrekin egingo dute kilometro bat, sinbolikoki,...
Irakurri osorik »
“Udalerri euskaldunetako errealitatea ere legez babestu beharko luke euskararen inguruko foru dekretu berriak”
UEMAko lehendakari Josu Labaka Info7 irratiko Gureaz Blai saioan aritu da, Nafarroako Gobernuak aurkeztu duen euskararen inguruko foru dekretuaren proposamenari buruz. Besteak beste, “nafar guztien hizkuntza eskubideak bermatzeaz gain, udalerri euskaldunetako errealitatea ere legez babestuko duen foru dekretua izatea” proposatuko du...
Irakurri osorik »
“Euskararekiko hartu beharreko erabakiak, estatu politika dira: herri bat bizi dadin arnasa ematea ala ez ematea”
UEMAko lehendakari Josu Labaka Info7 irratiko Gureaz Blai saioan aritu da gaur, eta hizkuntza politikaren indar guztia herritarrak kontzientziatzeko bitartekoetan ezin dela jarri aipatu du, erakunde publikoak eredu izateak ere kontzientziazioan eragin nabarmenagoa izango lukeela aipatuz. Hemen entzun daiteke Info7 irratiko audioa. Baita irudiaren...
Irakurri osorik »