Kategoria artxiboak: hizkuntza politika Harpidetu!
Errefuxiatuen harrera protokoloa zuzentzeko eskatu du UEMAk, babesarekin batera euskara ere jaso dezaten
Errefuxiatuen harrera protokoloaren proposamena bidali die Eusko Jaurlaritzaren Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak EAEko udalei, ekarpenak egiteko. Proposamenean ez dira kontuan hartzen UEMAk eta udalerri euskaldunek 2015ean egindako eskaerak, babesarekin batera errefuxiatuei euskara ere emateko. Areago, laguntza entitateek udalekin itaunduta “gaztelaniaren ikaskuntzaren...
Irakurri osorik »
“Euskararekiko hartu beharreko erabakiak, estatu politika dira: herri bat bizi dadin arnasa ematea ala ez ematea”
UEMAko lehendakari Josu Labaka Info7 irratiko Gureaz Blai saioan aritu da gaur, eta hizkuntza politikaren indar guztia herritarrak kontzientziatzeko bitartekoetan ezin dela jarri aipatu du, erakunde publikoak eredu izateak ere kontzientziazioan eragin nabarmenagoa izango lukeela aipatuz. Hemen entzun daiteke Info7 irratiko audioa. Baita irudiaren...
Irakurri osorik »
“Gaurkoa izan dadila benetan euskararen aldeko hizkuntza politika aurrerakoi eta ausartetan batera aritzeko abiapuntua”
Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian, agerraldi bateratua egin dute gaur Bilbon EAEko hainbat erakunde publikok, denek sinatu duten adierazpena ezagutarazteko. Tartean izan da UEMAko lehendakari Josu Labaka ere. Honakoa da UEMAko lehendakari Josu Labakak gaurko agerraldian esandakoa: “Udalerri Euskaldunen Mankomunitatetik beti...
Irakurri osorik »
“Zertarako dira euskararen aldeko kanpaina guztiak, eredu izan behar duenak eta herritarrei euskaraz hitz egiteko eskubidea bermatu behar dienak huts egiten baldin badu?”
UEMAko lehendakari Josu Labaka Info7 irratiko Gureaz Blai saioan aritu da gaur solasean. Pasa den astean UEMAk jakinarazi zituen datuei buruz aritu da: UEMAko herrietan, familia medikuen laurdenak eta pediatren herenak ez dira gai euskaraz aritzeko. Horren aurrean, euskararen aldeko...
Irakurri osorik »