Kategoria artxiboak: hizkuntza politika Harpidetu!
Eneka Maiz, UEMAk Nafarroako Parlamentuan egindako agerraldiaren inguruan
Etxarri Aranazko alkate eta UEMAren zuzendaritza batzordeko kide den Eneka Maizek, bideo honetan laburtu dizkigu UEMAk Nafarroako Parlamentuan egindako agerraldiaren nondik norakoak.
Irakurri osorik »
“Lurralde-antolamenduak ez du bere eremua gainditu behar hizkuntzarekin lotutako eremuetan sartzeko”
Otsailaren hasieran jakin zen moduan, euskara helburuetatik kendu du Eusko Jaurlaritzak EAEko Lurraldea Antolatzeko Gidalerroen Berrikuspeneko Hasierako Onarpenaren dokumentutik. Zehazki, idazketa berrian galdu egin da Lurraldean euskararen benetako koofizialtasun erreala sustatzea aipamena. Horrez gain, arnasguneak babestea eskatzen zuen lurralde-gidalerroa (Arnasguneak...
Irakurri osorik »
“Adostasunean oinarritutako politika publiko bat eraginkorragoa da beti”
Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordearen elkarrizketa argitaratu zuen atzo Berria egunkariak. Arlo publikora heldu den belaunaldi aldaketarekin hainbat kontu hasi dira aldatzen euskalgintzaren eta erakunde publikoen arteko harremanean eta, ondorioz, baita hizkuntza politika ulertzeko eta egiteko moduetan ere....
Irakurri osorik »
UEMAk eta Kontseiluak atzerapausotzat jo dute EAEn lurraldea antolatzeko gidalerroetan euskara helburuen artetik kendu izana
Hasierako Onarpenaren dokumentuari berriro ere emendakina aurkeztuko diote bi erakundeek, udalerri euskaldunei eusteko ezinbestekoa delako euskara zeharlerrotasunez lantzea. Gaur BERRIA egunkariak argitaratu duen moduan, euskara helburuetatik kendu du Eusko Jaurlaritzak EAEko Lurraldea Antolatzeko Gidalerroen Berrikuspeneko Hasierako Onarpenaren dokumentutik. Zehazki, idazketa...
Irakurri osorik »