Kategoria artxiboak: hizkuntza politika Harpidetu!
Arartekoak euskarazko zerbitzu pediatrikoa bermatzeko neurriak eskatu dizkio Osakidetzari
“Azkeneko hilabeteetan gehiengo euskaldunarekiko herrietan sortu den kezka aipatu nahi dugu: Ezer gutxitarako balioko du pediatria plazek derrigortasun-epea iraungita edukitzea, espezialista gutxi dagoenez familia medikuek eskaintzen baldin badute zerbitzu hori eta hauek ez badute hizkuntza eskakizunik esleituta Normalizazio Planean. Gauza bera esan daiteke, medikuak euskaldunak izan arren, horien balizko bajak estaltzeko ekarritakoak euskaraz ez baleki.”
Irakurri osorik »
Garapen bidean dauden herrialdeetako hizkuntza gutxituen berreskurapenean jarduteko hitzarmena sinatu dute Garabidek eta UEMAko hainbat udalek
UEMA eta Garabidek pasa den urteko azaroan sinatutako hitzarmenaren ondotik, Zarautz, Ondarroa, Usurbil, Orio, Oiartzun eta Otxandioko udalek hitzarmena sinatu dute Garabiderekin. Hitzarmen horien asmoa da munduko hizkuntza gutxituen biziberritze proiektuak indartzen laguntzeko jarduerak bultzatzea da, bereziki kitxua, nasa, nahuatl eta kaqchikel herrienak.
Irakurri osorik »
UEMAK kezka agertu du EHUk antolatutako udako ikastaroetan eskaintza osoaren %16,21a bakarrik izango delako euskaraz
Maiatzean egin zion UEMAk EHUri udako ikastaroetan euskarazko eskaintza igotzeko eskaria. Udalerri euskaldunetako biztanleek hainbat zerbitzu herriz kanpo jaso behar izaten dituzte, unibertsitatea da zerbitzu horietako bat, eta horrek arnasguneetako herritarrengan eragin zuzena du. UEMAren arabera “arnasguneak indartze bidean oztopoa da EHUren udako eskaintza”. EHUk emandako erantzunean aipatu du euskarazko ikastaroen eskaintza handitzeko lanean jarraituko dutela.
Irakurri osorik »
Uztaritzeko Herri Kontseiluak euskara hizkuntza ofizial izendatzeko hartutako erabakia txalotu eta babestu du UEMAK
Ipar Euskal Herrian neurri horretako konpromisoa hartu duen lehen Udala da Uztaritzekoa. UEMA prest agertu da Uztaritzeko udalari laguntzeko. Baita, antzeko bideak urratu nahi dituzten gainerako Udalekin elkarlanean aritzeko ere.
Irakurri osorik »