Kategoria artxiboak: hizkuntza politika Harpidetu!
Mikel Irizar: “Nire planteamendua da UEMA indartzea”
Kargua hartu zuenetik lehen elkarrizketa eman du Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari Mikel Irizarrek (Ormaiztegi, 1954). Tokikomek plazaratu ditu Irizarren adierazpenak, eta Txintxarri aldizkariak elkarrizketa idatziz ere argitaratu du gaur. Gipuzkoak hizkuntza politikan aitzindari eta berrikuntzaren laborategi izan behar duela nabarmentzeaz...
Irakurri osorik »
Aktak euskaraz bidaltzeagatik helegiteak jaso dituzte UEMAko sei udalek
Asko dira EAEn Estatuko Ordezkaria den Carlos Urkixoren eskutik helegiteak jaso dituzten udalak. Oraingoan, Aduna, Arama, Altzaga, Antzuola, Bergara eta Itsasondoko udalek jaso dituzte helegiteak aktak euskara hutsez bidaltzeagatik. Bihar, Eusko Jaurlaritzak deituta HAKOBAren bilera egingo da gaia lantzeko.
Irakurri osorik »
Mediku eta pediatra euskalduna eskatzeko kanpaina egingo dute Bortzirietan
UEMA eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak bultzatuta, medikua eta pediatra euskalduna eskatzeko kanpaina abiatu da. Osasun alorrean garatzen diren hizkuntza-politikak aldatzea du helburu egitasmo honek. Eneka Maiz UEMAko Zuzendaritza Batzordeko kideak esan duenez “Nafarroako eremu euskaldunean osasungintzako lanpostuen %72ak ez dauka hizkuntza eskakizunik, eta horrela, ia ezinezkoa da osasun arloan euskarazko zerbitzua jasotzea”.
Irakurri osorik »
Belastegi: “Berastegiko udalaren aurkako eraso hau UEMAren aurkako ere bada”
Berastegiko Udalak UEMAn sartzeko hartutako erabakiari helegitea jarri dio Estatuak EAEn duen ordezkariak. Berastegiko alkatearekin batera hedabideen aurrera agertu dira UEMAren Zuzendaritza Batzordeko hainbat kide. UEMAk, bat eginda, babestu du Berastegiko Udala.
Irakurri osorik »