Kategoria artxiboak: Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa Harpidetu!
Lurraldea eta Hizkuntza III. Jardunaldiak, maiatzaren 12an
UEMAk, Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEUk eta Kontseiluak elkarlanean antolatu ditugu aurten ere Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldiak. Aurten, zehazki, maiatzaren 12an izango dira, Oraina eta geroa lelopean, EHUren Carlos Santamaria zentroan, Donostian. Jardunaldietan parte hartzeko dagoeneko eman daiteke izena, UEUren webgunean matrikula...
Irakurri osorik »
“Hondamendi linguistikoa zergatik ez da delitu?”
Atzo Berria egunkariak hirigintzak hizkuntzan duen eraginari buruz zekartzan orrialdeen harira (hemen irakurgai), Anjel Lertxundik Urbanismoa mintzo izeneko testua plazaratu du gaur. Bertan, besteak beste “hainbat hamarkadetako eraikuntza kontrol gabeak ekarri duen hondamendi linguistikoa” du hizpide. Galdera zehatzarekin ere amaitzen du testua:...
Irakurri osorik »
“Hurrengo erronka: legez bermatzea eragin linguistikoaren ebaluazioa”
Lekarozko Aroztegiaren planak Baztanen euskarari “larri” eragingo liokeela jakin ondoren, albiste horren hariari lau orrialde eskaini dizkio gaur BERRIA egunkariak. Zehazki, azaleko argazki nagusiarekin nabarmendu dute gaia, Aroztegiko planak “larri” eragingo lioke euskarari titularrarekin. Hurrengo bi orrialdeetan, Aroztegiak Baztanen izango...
Irakurri osorik »
“Orioko Udalak egin duen lana eredu da gainerako udalerri euskaldun guztientzat”
Orioko Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak herrian izango duen eragin linguistikoa neurtu du, Eragin Linguistikoren Ebaluazioa eginda. Udalerri euskaldunak gero eta erdaldunagoak direla erakusten duten datuekin kezkatuta, UEMAren azken batzar nagusiak pasa den urtarrilaren 23an onartu zituen agintaldi honetako ildo...
Irakurri osorik »