Kategoria artxiboak: arnasguneak Harpidetu!
“Udalerri euskaldunetako errealitatea ere legez babestu beharko luke euskararen inguruko foru dekretu berriak”
UEMAko lehendakari Josu Labaka Info7 irratiko Gureaz Blai saioan aritu da, Nafarroako Gobernuak aurkeztu duen euskararen inguruko foru dekretuaren proposamenari buruz. Besteak beste, “nafar guztien hizkuntza eskubideak bermatzeaz gain, udalerri euskaldunetako errealitatea ere legez babestuko duen foru dekretua izatea” proposatuko du...
Irakurri osorik »
Pediatria zerbitzua euskaraz bermatzeko eskatu dute Nafarroako zortzi udalek eta UEMAk
Araitz, Areso, Goizueta, Larraun, Leitza, Arano, Lekunberri eta Beteluko udalek eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak Nafarroako zortzi herri horietako pediatria zerbitzua euskaraz bermatzeko eskatu diote Osasunbideari eta herri horietako osasun zerbitzuetako langileen joan-etorriak kudeatzen dituen Irurtzungo osasun etxeari. Izan ere, orain artean...
Irakurri osorik »
Larrabetzu, Ataun, Errezil, Mendaro eta Areatza UEMAra batu dira gaur
Batzar Nagusia egin du gaur UEMAk Larrabetzun, eta 5 udalen eskaera berriak onartu dituzte. 82 udaletara heldu da UEMA, denen artean 240.000 biztanleko lurgune euskalduna osatuz [Mendaro, Larrabetzu, Areatza, Errezil eta Ataungo udal ordezkariak, batzar nagusiak UEMAko kide onartu ostean....
Irakurri osorik »
Larrabetzu, Ataun, Errezil, Areatza eta Mendaro UEMAko kide izango dira larunbatetik aurrera
Larunbat honetan batzar nagusia egingo du UEMAk, eta mankomunitatera sartzeko udalek egindako eskaera berriak ere aztergai izango dituzte. Bost udal berriak gehituta, 82 udal izango dira UEMAko kide, guztira 240.000 biztanleko lurgune euskalduna osatuz. Agintaldi honetan UEMAko kide izatea erabaki...
Irakurri osorik »