Hasiera » arnasguneak (Orrialdea 25)

Kategoria artxiboak: arnasguneak Harpidetu!


Euskarak batzen gaitu

Hainbat udalerritako alkate eta zinegotzik babestuta, Ibai Iriarte Tolosako alkateak eta Garbine Elizegi Baztango alkateak irakurri dute udalerri euskaldunetako hautetsiek adostutako adierazpen bateratua. Maren Belastegik, UEMAko lehendakariak, bere aldetik, euskararen arnasguneak indartu nahi dituztenekin elkarlanean aritzeko borondatea agertu du.
Irakurri osorik »

Lurralde-antolakuntzak hizkuntza-komunitatean duen eraginaren ondorioak aurreikusi eta lantzeko ikastaroa

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAk eta UEUk 2014ko urtarrilaren 16 eta 17an antolatutako "Lurraldea eta Hizkuntza. Hizkuntza eta Lurraldea. I. Jardunaldiak" ekimen arrakastatsuaren ondotik dator ikastaroa. Jardunaldian landutako materiala oinarri gisa erabilita, MOOC (Massive Online Open Course) formatuko ikastaro hau antolatu dute Asmoz Fundazioarekin batera.
Irakurri osorik »

Lehen aldiz Udalerri Euskaldunen Eguna ospatuko da Tolosan, ekainaren 14an

Ekainaren 14an, Tolosan ospatuko den udalerri euskaldunen egunaren berri emateko asmoz agerraldia egin dute Maren Belastegi UEMAko lehendakariak, Ibai Iriarte Tolosako alkateak, Inaki Irazabalbeitia Tolosako euskara batzordeburuak, Olatz Peon Tolosako udaleko EAJko zinegotziak eta Galtzaundi euskara elkarteko kideak.
Irakurri osorik »

Goizane Arana: “Euskarari dagokionez, Azpeitian kezka handiena etorkinekin nabaritzen da”

Azpeitiko arnasguneen tailerraren harira, elkarrizketa egin dio Urolakostako hitzak Goizane Arana UEMAko teknikariari. Atzo egin zuten arnasguneen tailerreko bigarren saioa, Azpeitian. Arnasguneek euskararentzat duten garrantziaren inguruan aritu dira bi lan saiotan. Parte hartzaileek nabarmendu dutenez, nagusi da euskara Azpeitian. Baina badira hutsuneak ere, eta horiek detektatu eta euskalduntze bidean jartzeko eman beharreko urratsak zein izan daitezkeen aztertu dute.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.