Kategoria artxiboak: arnasguneak Harpidetu!
“Herritarrak euskalduntzearen zama ekonomikoa ezin dugu udalen gain utzi. Erabaki ausartak hartzeko ordua da”
Info7 irratiko Gureaz Blai saioan aritu da gaur eguerdian UEMAko lehendakari Josu Labaka. Doakotasunak euskalduntzean izan dezakeen eraginaz hitz egin du, “erabaki ausartak hartzeko ordua” dela nabarmenduz. Hemen audioa entzungai (irudiaren gainean klik eginda). Hitzez hitz, berriz, honakoa da esan...
Irakurri osorik »
Euskara Plus ekimena abiarazi dute Alegian, Iruran eta Villabonan
Euskarak lan merkatuan duen presentzia indartu nahian eta lan munduan euskaraz komunikatzeko gaitasuna areagotzeko, Euskara PLUS egitasmoa jarriko dute martxan Tolosaldeko hiru herritan: Alegian, Iruran eta Villabonan. Banaiz Bagara elkartea da egitasmoaren sustatzailea, Tolosako Udalaren eta Tolosaldeko Garatzenen laguntzarekin. [ Lan...
Irakurri osorik »
Lea-Artibaiko lehen Arnasgune Eguna ospatu dute Markina-Xemeinen
Lea-ArtiBAI Euskarari elkarteak antolatuta, Lea-Artibaiko Arnasgune Eguna ospatu zuten pasa den larunbatean Markina-Xemeinen, euskaraz aritzearen garrantzia nabarmenduz eta arnasguneak zaintzearen beharra aldarrikatuz. Iturria: Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza Lea-Artibai euskararen arnasgunea bada ere, oraindik egitekorik badagoela argi geratu zen, zapatuan, Markina-Xemeinen ospatu zen Lea-Artibaiko lehen...
Irakurri osorik »
Euskarazko akten aldeko epai guztiei helegiteak jartzen ari da Espainia
Udalek aktak euskaraz egiteko eta bidaltzeko eskubidea dutela adierazi duten sei epaiei helegitea jarri die Carlos Urkijok, Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak. Urriaren hasieran jakin zen Alegiako Udalaren aldeko epaiari helegitea jarri ziola Espainiako Estatuaren abokatuak, eta orain...
Irakurri osorik »