Hasiera » arnasguneak (Orrialdea 12)

Kategoria artxiboak: arnasguneak Harpidetu!


“Kalitatearen funtsezko osagaia da bezeroak harremanetarako hizkuntza hautatu ahal izatea”

· Finantza alorrean euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena sinatu dute gaur UEMAk, Laboral Kutxak, Kutxabankek, eta 30 udalerri euskaldunetako alkateek · UEMAko irizpideekin bat egin, eta herri horietan dituzten bulegoetan euskara lehenetsiko dute Laboral Kutxak eta Kutxabankek Azpeitian egin dute sinadura...
Irakurri osorik »

Mediku euskaldunen ordezkapenak egiteko euskararik ez dakiten medikuak kontratatu ditu berriro Osakidetzak

Aulesti, Azpeitia, Errezil eta Segurako udalen eta UEMAren oharra: Mediku euskaldunen ordezkapenak egiteko euskararik ez dakiten medikuak kontratatu ditu Osakidetzak, herritarren hizkuntza eskubideak urratuz eta osasun zerbitzuaren kalitatea nabarmen kaltetuz [ Azpeitiko osasun etxean euskararik ez dakiten medikuak kontratatu ditu...
Irakurri osorik »

“Euskara da munduari egiten diogun ekarpena: gure marka, gure kolorea, bereizten gaituena”

UEMAko lehendakari Josu Labaka solasean aritu da gaur eguerdian Info7 irratiko Gureaz Blai saioan. Donostian pasa den astean izan zen Hitzargiak topaketei eta UEMAk bertan aurkeztu zuen Eragin Linguistikoaren Ebaluazioari buruz aritu da, gai honek azken urteotan egin duen bidearen...
Irakurri osorik »

Nafarroako Gobernuari izandako jarrera aldaketa eskertu, eskua luzatu, eta urrats ausartagoak eskatu dizkio UEMAk

UEMAko kide diren Nafarroako udalerrietako alkate eta ordezkariek agerraldia egin dute gaur Iruñean, Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikari buruz aritzeko. Gaur egun, Nafarroako 13 udalerri dira UEMAko kide: Araitz, Arantza, Arbizu, Areso, Basaburua, Baztan, Bera, Etxalar, Etxarri Aranatz, Goizueta, Igantzi, Larraun eta Leitza. ...
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.