Kategoria artxiboak: Administrazioa Harpidetu!
EAEko Auzitegi Nagusiak aktak euskara hutsean bidaltzearen aldeko epai irmoa eman du, lehen aldiz
Irurako Udalari arrazoi eman eta Espainiako Gobernu Ordezkaritzak jarritako helegitea atzera bota du EAEko Auzitegi Nagusiak, beste auzi baterako eskatutako informazioa euskara hutsean bidaltzeagatik. Epaia irmoa da, eta ez du beste helegiterik onartzen. Carlos Urkijo Espainiako Gobernu ordezkariak hainbat udalen aurrekontuak...
Irakurri osorik »
Hizkuntza eskubideak bermatzeko neurri eraginkorrak hartzea eta plantilla organikoa egokitzea eskatu dio Arartekoak Nafarroako Gobernuari
Etxarri Aranazko alkatea eta UEMAko zuzendaritza batzordeko kidea den Eneka Maizek Nafarroako Gobernuaren Osasun Sailari eta Hezkuntza Sailari zuzendutako kexa aurkeztu zuen uztailean, 592 eskaerarekin batera, Etxarriko osasun zerbitzuak euskaraz jasotzeko eskubidea aldarrikatuz. Kexa hori Behatokian eta Nafarroako Arartekoan ere...
Irakurri osorik »
Belastegi: “Bada garaia herritarrei euskarazko zerbitzua bermatzeko”
Osakidetzak mediku elebidunak beren postutik kentzen dituela euskaldunak ordezkatzeko salatu dute hainbat eragilek. Zehazki, UEMA, ELA eta LAB sindikatuak, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea, Hizkuntz Eskubideen Behatokia, EHE Euskal Herrian Euskaraz, EHUko Medikuntzako Asanblada eta Aramaioko , Antzuolako, Elgetako, Oñatiko eta Leintz Gatzagako Udalak.
Irakurri osorik »
Zumarragako ospitaleko erresonantzia unitate berrian euskaraz aritzeko eskatu du UEMAk
Zumarragako ospitalean erresonantzia unitate berria eratuko da. UEMAk eta hainbat udalek herritarrek euskaraz artatuak izateko daukaten eskubidea bermatzeko eskatu dute. Eta ama hizkuntza euskara duten, edo euskara lehenetsi duten pazienteen erresonantzien txostenak euskaraz idatzita eskaintzea.
Irakurri osorik »