2015(e)ko otsailak 19
'Euskara, bestela ez gara' IV. hitzaldi zikloa hilaren 18an hastekoa bazen ere, halabeharrez atzeratu egin da, eta datorren hastean asteazkenean hasiko da Josu Waliñoren hitzaldiarekin. Izan ere, Zumaian izatekoa zen Iñaki Iurrebasoren osasun arazoak medio, hitzaldia atzeratu egingo da martxoaren 17ra.
Irakurri osorik »
2014(e)ko azaroak 26
Euskararen Aholku batzordeak bultzatuta eta herriko hainbat talderen laguntzarekin, era askotako ekintza ugari antolatu dituzte euskararen asterako, azaroaren 29tik abenduaren 3ra bitartean: euskarazko filmak, ipuin kontaketa, poesia emanaldia…
Irakurri osorik »
2014(e)ko uztailak 9
Zumaiako anbulatorioan euskaraz ez dakiten mediku eta pediatra bana jarri zituen Osakidetzak. Egoera horren aurrean, guraso talde batek sinadurak bildu zituen. Zumaiako Udala bere aldetik, Osakidetzarekin harremanetan jarri zen afera konpontzeko eskaria luzatzeko. Osakidetzak egoera konpondu du, mediku eta pediatra euskaldunak ekarri ditu.
Irakurri osorik »
2014(e)ko ekainak 18
Lehendabizi, famili mediku euskaldun bat, euskaraz ez dakien bategatik ordezkatu zuten, eta orain, pediatra berria ere, erdalduna ezarri dute. Osasun etxean euskarazko zerbitzu gero eta gutxiago eskaintzen direla eta, kezkatuta agertu dira hainbat eragile eta herritar: Udala osasun etxeko arduradunekin bildu da eta guraso elkarteak sinadura bilketa abiatu du.
Irakurri osorik »