2014(e)ko azaroak 24
Herritar ugari bildu dira euskarazko zerbitzuak lortzeko osasun etxe aurrean egindako protesta ekitaldira. Hainbat eragilek bat egin dute EHEren deialdiarekin; Zarauzko AEKk, Zarauzko Ikastolak, Urola Kostako LABek, ELAk, , Xakela asanbladak, Arrio Irratiak, Etxebeltz bertso eskolak, Motxian bertso eskolak, Gurutxurtuk, Sorginak taldeak, Halgi dantza taldeak, Sortuk, Ernaik, Zarauzko Udalak eta UEMAk.
Irakurri osorik »
2014(e)ko azaroak 20
UEMA eta Zarauzko udaleko ordezkariak atzo batzartu ziren Osakidetzako Gipuzkoa eskualdeko pertsonal buruarekin eta erizainen zuzendariarekin. Bileran euskaraz ez dakiten Zarauzko mediku eta erizainaren afera gainditzeko neurriak lehenbailehen hartzeko eskatu zieten. Larunbatean kontzentrazioa egingo da EHEk deituta hainbat eragileren babesarekin.
Irakurri osorik »
2014(e)ko azaroak 6
UEMA, Zarauzko Udala, Zarauzko Euskal Herrian Euskaraz, LAB Urola Kosta, Zarauzko AEK eta Zarauzko Ikastolak desadostasuna adierazi diote Osakidetzari. Bi izan dira ezinegona sortu duten arrazoiak. Zarauzko osasun zentroko mediku bat jubilatu ostean, Osakidetzaren euskara planak jasotzen duenaren aurka, lanpostu horri ez zaio euskara ikasteko derrigortasun-datarik jarri. Ondorioz, lanpostua betetzeko euskararen ezagutza egiaztatzea ez da beharrezkoa izango. Eta hori gutxi ez balitz, baja hartu duen emaginaren ordez, erdalduna ekarri dute.
Irakurri osorik »
2014(e)ko ekainak 4
Udal langileak, Gaztetxeko kideak, tabernariak, merkatariak, euskalgintzako kideak, kazetariak, sindikatuetako ordezkariak, kulturgintzakoak eta osasun langileak hartu dute parte bideoan, besteak beste. Hainbat herritarrek, haur, gazte eta heldu, bat eginda osatu dute “euskaraz gara” leloa.
Irakurri osorik »