Hasiera » Etiketatutako albisteak"uema" (Orrialdea 2)

Tag Archives: uema


Urtero bezala, merkealdi kanpaina euskaraz egiteko hainbat baliabide eskainiko ditu UEMAk

Mankomunitateko kide diren udalerrietako merkatariek UEMAren laguntza izango dute merkealdi kanpaina euskaraz egiteko. Udalerri Euskaldunetan euskaraz bizi dira nagusiki herritarrak, eta beraz, garrantzia berezia dauka merkatarien aldetik ere errealitate hori errespetatu eta indartzeak.
Irakurri osorik »

Gaur 23 urte, Aizarnazabalen, sortu zuten UEMA 19 udalek

Gaur egun, 70 udalerrik osatzen dute UEMA eta hego Euskal Herriko lau herrialdeetako udalak biltzen dituen mankomunitate bakarra da. Eremu instituzionalean, euskalduntzeari dagokionez, erreferentzia bilakatu da UEMA. Egungo Zuzendaritza batzordea osatzen duten lau alderdi politikotako ordezkariak (Bildu, EAJ, Aralar eta independenteak) erronka berari lotuta dihardute lanean, udalerri euskaldunek osatzen duten arnasgune linguistiko kulturalen lurralde-sarea osatzea eta ahalmentzea.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.