2014(e)ko ekainak 6
orio
Orioko bi ikastetxeetako haur eta gurasoek gogoz hartu zuten parte “euskaraz gara” mosaikoan. Orioko udalak, herriko gurasoen artean euskararen erabilera indartu asmoz jarri zuen abian “Parketarrak” egitasmoa. Orain, herritarren euskararen aldeko bultzada irudikatzeko asmoarekin Udalerri Euskaldunen Egunerako deia ere egin dute.
Irakurri osorik »
2014(e)ko ekainak 5
Euskaraz Gara Bortziriak 20140530Orain arte UEMA Eguna izan dena aurten Udalerri Euskaldunen Eguna izanen da. Tolosan eginen da, ekainaren 14an. Goizuetako herritarrek egun horretan parte hartzeko eta bertara joateko deia egin dute, eta horretarako “Euskaraz Gara” leloarekin mosaiko bat osatu dute, argazkian ikus daitekeen moduan.
Irakurri osorik »
2014(e)ko ekainak 3
Etxarri-Aranatzen euskaraz bizi dira nagusiki bertako herritarrak. Euskaraz gara leloarekin bat eginda, halaxe aldarrikatu dute bertako hainbat herritarrek. Ekainaren 14an, Tolosan, ospatuko den Udalerri Euskaldunen Eguaren bat eginda, euskararen arnasguneek hizkuntzaren normalizaziorako duten garrantzia azpimarratu nahi izan dute.
Irakurri osorik »
2014(e)ko ekainak 2
Ekainaren 14an, Tolosan, ospatuko den Udalerri Euskaldunen Egunaren harira, gonbidapena egiteaz gain, hainbat hausnarketa partekatu dituzte. Zehazki, arnasguneen garrantzia eta euskaldunen jokamolde aktiboa aldarrikatu nahi izan dituzte. "Ezinbestekoa iruditzen zaigu arnasguneak sendotzeari begirako lana, eta, horretarako, dauden hutsuneen zergatiei erreparatzea eta hutsuneak dauden eremu horietan eragiteko lanei ekitea".
Irakurri osorik »