2014(e)ko ekainak 12
ibarraHainbat udalerri euskaldunetan egin duten modura, Ibarrako Uzturpe ikastolako ikasleek ere mosaiko erraldoia osatu dute, ikastolako jolastokian. Herriz herri, gero eta gehiago dira udalerri euskaldunen egunarekin bat egin, eta euskararen arnasguneak sendotzeko aldarria bere egin duten eragile eta herritarrak.
Irakurri osorik »
2014(e)ko ekainak 11
Amazabal Institutuko ikasleek egin dute deialdia, eta larunbat honetan Tolosan eginen den egun horretara joatera gonbidatu dituzte herritar guztiak. Irudian ikus daitekeenez, "euskaraz gara" esaldia osatu dute mosaiko baten bitartez.
Irakurri osorik »
2014(e)ko ekainak 10
Pasa den zapatuan, ekainaren 7an, Erromeidxen barne eta jai-giroan, argazki-mosaikoa osatu zuten Bermeoko hainbat herritarrek ‘Euskaraz gara’ leloarekin. Argazki mosaiko honekin datorren ekainaren 14an Tolosan ospatuko den UEMAren euskararen egunerako deia egin nahi izan da eta euskararen aldeko giroa sortu.
Irakurri osorik »
2014(e)ko ekainak 9
Iker Salaberria Euskararen Kontseiluko koordinatzaileak Udalerri Euskaldunen egunean parte hartzeko deia egin du iritzi artikulu baten bitartez. Izan ere, “hizkuntza normalizazio prozesuak aski erakutsi digu jada arnasguneen beharraz, hauek indartu eta hedatzearen garrantziaz ohartzeko. Ikasi dugu euskara gaitasun hutsa nahikoa hutsa dela berau erabiltzeko espazioz bete ezean”.
Irakurri osorik »