2014(e)ko uztailak 15
Hiru pediatra dituzte, bi euskaldun elebidun eta erdaldun elebakar bat. Pediatra euskaldun batek baja hartu du, ordea, eta ordezkapena egitera pediatra erdalduna ekarri dute. Beraz, une honetan, bi pediatra erdaldun eta euskaldun bakarra dituzte. Bestalde, pediatrarena nahikoa ez eta arratsaldez, gauez eta asteburuetan arreta eskaintzen duen medikua ere ez da elebiduna momentu honetan, elebidun baten ordezkoa hau ere.
Irakurri osorik »
2014(e)ko maiatzak 8
Ekainaren 14an, Tolosan ospatuko den udalerri euskaldunen egunaren berri emateko asmoz agerraldia egin dute Maren Belastegi UEMAko lehendakariak, Ibai Iriarte Tolosako alkateak, Inaki Irazabalbeitia Tolosako euskara batzordeburuak, Olatz Peon Tolosako udaleko EAJko zinegotziak eta Galtzaundi euskara elkarteko kideak.
Irakurri osorik »
2014(e)ko apirilak 10
Kontseiluak deituta, 19 udalerritan egin dituzte elkarretaratzeak. Euskararen normalizazioaren aldeko neurriak babestu dituzte herritarrek. UEMAko hainbat ordezkarik ere parte hartu dute protesta ekitaldietan. Asier Mujika, UEMAko lehendakariordea eta Aramako alkatea Tolosako ekitaldian izan da. (Argazkian, Paul Bilbao Kontseiluako idazkari nagusiaren ondoan)
Irakurri osorik »