Hasiera » Etiketatutako albisteak"Osakidetza"

Tag Archives: Osakidetza


Osakidetzaren II. euskara planak urrats eraginkorragoak egin ditzan eskatu dute hainbat eragilek

Kontseiluaren baitan biltzen den osasungintza lan-taldeak (Hizkuntz Eskubideen Behatokia, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea, eta Euskal Herrian Euskaraz), hainbat gogoeta plazaratu nahi ditu. Talde honek eskaera argia luzatu zuen atzo, Osakidetzak bere II. euskara planeko jarraipena egiteko interes taldeekin...
Irakurri osorik »

Udala eta herritarren elkarlanari esker mediku eta pediatra euskaldunak lortu dituzte, Zumaian

Zumaiako anbulatorioan euskaraz ez dakiten mediku eta pediatra bana jarri zituen Osakidetzak. Egoera horren aurrean, guraso talde batek sinadurak bildu zituen. Zumaiako Udala bere aldetik, Osakidetzarekin harremanetan jarri zen afera konpontzeko eskaria luzatzeko. Osakidetzak egoera konpondu du, mediku eta pediatra euskaldunak ekarri ditu.
Irakurri osorik »

Osakidetzaren euskalduntzea bultzatzeko hainbat proposamen aurkeztu dituzte UEMAk, Kontseiluak, OEEk, Behatokiak, EHEk eta Topaguneak

Gaur egindako prentsa agerraldian, euskararen normalizazio prozesuan Osakidetza bezalako zerbitzuen euskalduntzeak duen garrantzia gogora ekarri dute. Orain dela hilabete gutxi onartu du Osakidetzak euskalduntzeko plan estrategikoa, eta hemendik gutxira, lekuan lekuko planak egiten hasiko dira. Plana aurkeztu zenean, proposamen oso bat jarri zuten mahai gainean euskalgintzako eragileek, ez dute ordea erantzunik jaso. Orain, lekuko planak ausartago jokatzeko aukera eskaintzen dutela ulertuta, lankidetzarako beharra eta prestutasuna erakutsi nahi izan dute.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.