2014(e)ko ekainak 24
Usurbil eta Orioko alkateek, eta UEMAko lehendakariak bake epaitegian euskarazko zerbitzua bermatzeko eskaria egin zuten. Ondotik, Arartekoak ere Orio eta Usurbilgo Bake Epaitegiko idazkari lanpostuaren hizkuntza eskakizunaren derrigortasun data aurreratzea eskatu zion Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari. Orain, Justizia Administrazioko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, laster sortuko da 3. hizkuntza eskakizuna ezarriko zaion lanpostua.
Irakurri osorik »
2014(e)ko ekainak 6
orio
Orioko bi ikastetxeetako haur eta gurasoek gogoz hartu zuten parte “euskaraz gara” mosaikoan. Orioko udalak, herriko gurasoen artean euskararen erabilera indartu asmoz jarri zuen abian “Parketarrak” egitasmoa. Orain, herritarren euskararen aldeko bultzada irudikatzeko asmoarekin Udalerri Euskaldunen Egunerako deia ere egin dute.
Irakurri osorik »
2014(e)ko maiatzak 9
Rikardo Uzkudunek iritzi artikulu interesgarria argitaratu du Karkara webguneko Euskaraz bizi bizi blogean. Euskararen ezagutza, erabilera, motibazioa eta arnasguneen gaineko hausnarketak plazaratuta, etorkizuneko Orio irudikatzen ere ausartu da Uzkudun.
Irakurri osorik »
2014(e)ko apirilak 11
Orioko Udaleko arduradunak kezkatuta agertu dira gurasoek erdaraz hitz egiteko duten joerak gaztetxoengan izan dezakeen eragina dela eta. Jon Agirresarobe euskara zinegotziak gogora ekarri du gurasoak haurren erreferente direla, eta “gurasoak parkean edo etxean gaztelaniaz aritzen badira, haurrek ohitura horiek ikasiko dituzte konturatu gabe”. Aita, ama… kontu bat du zuei esateko programaren bitartze gurasoen hizkuntza ohituretan eragin nahi dute.
Irakurri osorik »