Hasiera » Etiketatutako albisteak"Orio"

Tag Archives: Orio


Orioko Udalak “Euskaraz bizi-bizi” jardunaldia antolatu du, azaroan

Orioko Udaleko Euskara batzordeak 'Euskaraz bizi-bizi' jardunaldia antolatu du azaroan, herritarren kontzientzia linguistikoan eragiteko egitasmoaren barruan. Udalak bi urte daramatza 'Euskaraz bizi-bizi' egitasmoa bultzatzen, honako helburu nagusiarekin: oriotarren kontzientzia linguistikoan eragitea, euskaraz bizitzeko aukera egin dezaten. Ahalegin horren barruan, jardunaldia antolatu du bigarrengoz (2011n egin zen lehenbizikoa) eta hainbat hitzaldi eta mahai-inguru izango dira azaroan.
Irakurri osorik »

Udalak Euskararen Plan Estrategikoa landuko du herriko eragileekin batera

Orioko Udala datozen lau urteotarako Euskararen Plan Estrategikoa lantzen hasi da gaiarekin interesa duten herriko elkarteetako kide eta lagunekin elkar lanean. Datozen lau urteotan (2014-2017) Udalak euskararen alorrean non eragin nahi duen eta zein lehentasun jarriko dituzten erabakiko dute.
Irakurri osorik »

Orio arnasgune, oriotarrak arnas-emale

IƱigo Fernandezek Orioko Curriculuma Sortzen elkartearen ekaineko ekitaldirako idatzitako testua argitaratu du Karkara webgunean. Orioz, arnasguneez eta euskaldun kontzienteen inguruan hausnarketa interesgarriak egin ditu Fernandezek.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.