2015(e)ko apirilak 15
Diru kontuak ere euskaraz egiteko deia egin dute Udalak, Ttur-tturrek eta finantza erakundeetako ordezkariek. Errenta aitorpena egiteko kanpaina apirilaren 17an hasi da eta ekainaren 25ean bukatuko da. Aurten ere Oiartzungo Udalak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak euskaraz egiteko deia egin diete herritarrei, herriko finantza erakunde eta ahokularitzen babesarekin. Baietz %35! Aukeratu euskaraz bizitzea! leloa aukeratu dute aurtengo kanpainarako, oraindik ere asko direlako euskaraz jakin arren diru kontuak gaztelaniaz egiten dituzten oiartzuarrak.
Irakurri osorik »
2014(e)ko azaroak 7
Oiartzungo elkarteetan euskararen erabilera areagotzeko aurrerapausoak eman dituzte egitasmoko kide diren elkarte guztiek. Elkarteek konpromiso desberdinak hartu zituzten 2008an sinatutako Hitzarmen Zehatzetan euskararen erabilera areagotzeko, eta %68ko betetze maila lortu dute.
Irakurri osorik »
2014(e)ko ekainak 9
Oiartzungo Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak martxan duten Euskara Merkataritzara egitasmoaren baitan, merkatari eta ostalarien euskara maila hobetzeko eskolak antolatu dituzte. Besteak beste, Christian Gonzalez Arraguako Alhambrako tabernariak eta Patxi Fernandez Odriozolako gozogileak hartu dute parte. Dakiten euskara hobetzeko egin duten ahalegina euren establezimenduen eta bezeroen mesedetarako izango da.
Irakurri osorik »
2014(e)ko maiatzak 20
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenari esker egingo da kanpaina. Merkatari eta ostalariak euren zerbitzua euskaraz ematera animatu nahi dituzte, eta herritarrei ere dei egin diete laguntza emateko. Berriki, establezimenduetan zerbitzua euskaratzeko eskura dituzten doako zerbitzu eta materialen berri eman diete merkatari eta ostalariei, gutun bidez.
Irakurri osorik »