2014(e)ko uztailak 14
Natul euskara elkarteko kideak bi egunez aritu dira izen-abizenak euskalduntzeko kanpaina egiten. Herritar asko hurbildu da herriko plazan jarritako mahaira eta lortutako emaitzarekin “gustura” azaldu dira euskara elkarteko kideak.
Irakurri osorik »
2014(e)ko uztailak 7
Sortu berria da euskara taldea Azpeitian, “Natul” izango da taldearen izena eta izen-abizenak euskalduntzeko kanpaina da egingo duten lehen ekimena. Postua jarriko dute igerileku aurrean, datorren asteartean eta ostegunean, 17:00etatik 20:00etara. Euria egiten badu, plazako arkupeetan egongo dira. Herritarren egiteko bakarra nortasun agiria eta familia liburua hara eramatea izango da, gainontzekoa euskara taldeak bideratuko du.
Irakurri osorik »