2014(e)ko irailak 23
UEMAk eskuratu berri ditu Nafarroako errenta aitorpenaren gaineko datuak. Oraindik “gutxi” dira errenta aitorpena egiten dutenak, baina urtez urte gero eta gehiago dira hautu hori egiten duten herritarrak.
Irakurri osorik »
2014(e)ko maiatzak 28
UEMAko, Nafarroako Bertsozale Elkarteko, IKA eta AEK euskaltegietako eta beste hainbat elkarte eta erakundetako ordezkariek elkarretaratzea egin zuten, atzo, Nafarroako Legebiltzarraren aurrean, Euskarabideako zuzendari Maximino Gomezek Hezkuntza batzordean egindako agerraldiaren harira. Nafarroako Gobernuak euskara eremu guztietatik desagerrarazi nahi duela salatu zuten.
Irakurri osorik »
2014(e)ko martxoak 27
Aralar-Nafarroa Bai eta Bildu-Nafarroa talde parlarmentarioek, UEMAk egindako eskariak bere eginez, aurkeztu dute ebazpen proposamena. Mozioaren helburua da "eremu euskaldunean" bizitza sozial guztia, publikoa zein pribatua, euskaraz izan dadin bideak urratzea.
Irakurri osorik »
2014(e)ko martxoak 24
Antolatzaileen arabera 10.000 pertsonak hartu zuten parte "Gurea lingua navarrorum-a!" lelopean egindako manifestazioan. Paul Bilbao Kontseiluako idazkari nagusiaren arabera, "egungo hizkuntza politikak euskara desagerrarazi nahi du". Horregatik, denon artean "baldintza berriak sortu behar” direla azpimarratu zuen Bilbaok. “Nafarroan eman beharreko aldaketan agertoki berria eraiki behar dugu, non euskaraz bizitzea aldarria izatetik errealitate bihurtuko den".
Irakurri osorik »