Hasiera » Etiketatutako albisteak"Nafarroa"

Tag Archives: Nafarroa


“Neurriak hartzeko ordua da, euskarari eutsiko badiogu behintzat”

Info7 irratiko Gureaz Blai saioan aritu da gaur eguerdian UEMAko lehendakari Josu Labaka. Euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzeko Arartekoak Nafarroako Gobernuari proposatutako neurriak izan ditu hizpide, oraindik euskaldunon eskubideak sistematikoki urratzen direla eta eskubideak bermatzeko Arartekoak proposatutako neurriak hartzea ezinbestekoa dela iritzita....
Irakurri osorik »

UEMAk oso larritzat jo du Nafarroako eremu euskalduneko lanpostuei hizkuntza eskakizunak jartzeko helburuz aurkeztutako mozioa atzera bota izana

Bildu eta Aralar-NaBai taldeek aurkeztuta, UEMAren eskaerak jasotzen zituen mozioa eztabaidatu dute, gaur, Nafarroako Parlamentuan egindako osoko bilkuran. Mozioak, , I-E eta Geroa Bairen babesa jaso badu ere, ez da nahikoa izan aurrera ateratzeko. UEMAk salatu du “hankamotza suertatuta ere, indarrean dagoen euskararen legea bera ere garatzeko eta betetzeko ez dutela inolako borondate politikorik, ez UPNk, ez PPk, eta ezta PSNk ere.”
Irakurri osorik »

GIAren euskarazko bertsioarekin Nafarroako udaletan lan hizkuntza euskara izan dadin lortu nahi du UEMAK

Nafarroako udaletako langileek egunerokoan darabilten aplikazio informatikoa da GIA. Orain, euskarazko bertsioarekin, Nafarroako hainbat udaletan euskara lan hizkuntza izan dadin urrats sendoa egin dela uste du UEMAk. Mankomunitateak, udalak euskalduntzeko egiten ari den lanaren baitan, lehentasunezko trataera eman nahi dio aplikazio informatikoak euskaratzeari.
Irakurri osorik »

UEMAk osasun etxe eta liburutegietan euskarazko zerbitzuak bermatzeko neurriak eskatuko ditu, bihar, Nafarroako Parlamentuan

Bihar, goizeko 11:00etan, Nafarroako Parlamentuko Lehendakaritza, Jusitizia eta Barne saileko batzordean agerraldia egingo du UEMAk. EHBildu eta NaBai talde parlamentarioek eskatuta, eta UEMAri ezarritako betoa gaindituta, Nafarroako osasun etxe eta liburutegietan gertatzen den hizkuntza eskubideen urraketa sistematikoa gainditzeko proposamena egingo du, UEMAk. Zehazki, plantilla organikoa aldatzeko eskatuko du.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.