Herritar ugarik eskatu dute pediatra euskalduna, Leitzaldean
Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko euskalgintzak, euskara mankomunitateak, UEMAk eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak, pediatra eta mediku euskaldunak eskatzeko egin duten kanpainaren emaitzen berri eman dute Leitzako udalean egindako agerraldiaren bitartez. Seme-alabak pediatrengana bidaltzeko adinean dituzten gurasoek sinatutako 171 eskaera bildu dira eskualdean. Eskaerak Iruñera bideratu dituzte, gai honen inguruko erantzukizuna Nafarroako Gobernuarena eta Osasunbidearena baita.
Irakurri osorik »