Hasiera » Etiketatutako albisteak"errenta aitorpena euskaraz"

Tag Archives: errenta aitorpena euskaraz


Bermeoko Udalak eta herriko lau banketxek eta bi aholkularitzek errenta aitorpena euskaraz egitea sustatzeko konpromisoa agertu dute

Bermeoko Udalak eta herriko lau banketxek eta bi aholkularitzek elkarlanean errenta aitorpena euskaraz egitea sustatzeko konpromisoa agertu dute gaur Bermeoko kultur etxean. Elkarlan horren bidez, entitate horiek errenta aitorpena euskaraz egiteko erraztasunak emango dizkiete bezeroei, eta Udalak sentsibilizazio lana egingo...
Irakurri osorik »

Euskaraz egindako errenta aitorpenak %35era iristeko erronka bota diete oiartzuarrei

Diru kontuak ere euskaraz egiteko deia egin dute Udalak, Ttur-tturrek eta finantza erakundeetako ordezkariek. Errenta aitorpena egiteko kanpaina apirilaren 17an hasi da eta ekainaren 25ean bukatuko da. Aurten ere Oiartzungo Udalak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak euskaraz egiteko deia egin diete herritarrei, herriko finantza erakunde eta ahokularitzen babesarekin. Baietz %35! Aukeratu euskaraz bizitzea! leloa aukeratu dute aurtengo kanpainarako, oraindik ere asko direlako euskaraz jakin arren diru kontuak gaztelaniaz egiten dituzten oiartzuarrak.
Irakurri osorik »

Bermeoko Udalak errenta aitorpena euskaraz egiteko banketxeekin egindako lana oso ondo baloratu du

Bermeoko Udalak errenta aitorpena euskaraz egiteko aurten martxan jarritako kanpainak berritasun bat izan du, hain zuzen ere, aurten Euskara Saileko ordezkariak Bermeon errenta aitorpena egiten duten bost banketxeetako zuzendariekin harremanetan jarri dira errenta aitorpena euskaraz egiteko erraztasunak eman ditzaten eta “lan honek bere emaitza positiboak izan ditu”.
Irakurri osorik »

Errenta aitorpena euskaraz

UEMAk, Mankomunitateko kide diren udalekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian. 2014an, Mankomunitatetik harago doa elkarlana, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gernika-Lumo, Ordizia, Lazkao, Villabona, Zizurkil eta Ibarrako udalek ere parte hartuko dute. Kanpainaren bitartez, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatu nahi da.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.