Hasiera » Etiketatutako albisteak"Bermeo"

Tag Archives: Bermeo


Bermeon, urtean zehar egindako lanari bultzada berezia eman nahi diote euskararen egunaren bueltako ekintzen bitartez

Euskararen Nazioarteko Eguna da abenduaren 3an eta hori ospatzeko hainbat ekimen antolatu ditu Bermeoko Udaleko Euskara Sailak. Egitarau zabal honen berri eman dute Josu Unanue alkateorde eta Euskara Saileko zinegotziak, Aitziber Gabikaetxebarria Udaleko Euskara teknikariak Amaia Astobiza Elhuyarko teknikariak prentsa agerraldian.
Irakurri osorik »

Berbalagun egitasmoa aurkeztu dute, Bermeon

Bermeoko Udaleko Euskara Sailak aurten ere abian jarri du Berbalagun egitasmoa. Josu Unanuek, Euskara zinegotziak adierazi duenez, egitasmoaren helburua da “berba egiteko aukerak zabaltzea eskolatik eta euskaltegietatik kanpo, lagunarteko giroan” eta aurten #lotsarikgabe mezuarekin dator, hau da, lotsatu barik berba egiteko mezua zabaldu gura dute.
Irakurri osorik »

Bermeoko Udaleko Euskara Sailak gurasoentzako eta etorkinentzako euskara eskolak jarriko ditu, aurten ere

Ikastaro hauen bidez, guraso eta seme-alaben arteko harremanetan euskara erabili dadin erraztasunak eman gura dira eta Bermeora kanpotik etorri direnentzat euskararen atea zabaltzen lagundu gura da. Ikastaro hauetan izena emateko epea irailaren 30era arte irekita dago.
Irakurri osorik »

Bermeoko Udalak errenta aitorpena euskaraz egiteko banketxeekin egindako lana oso ondo baloratu du

Bermeoko Udalak errenta aitorpena euskaraz egiteko aurten martxan jarritako kanpainak berritasun bat izan du, hain zuzen ere, aurten Euskara Saileko ordezkariak Bermeon errenta aitorpena egiten duten bost banketxeetako zuzendariekin harremanetan jarri dira errenta aitorpena euskaraz egiteko erraztasunak eman ditzaten eta “lan honek bere emaitza positiboak izan ditu”.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.