Berbalagun egitasmoa aurkeztu dute, Bermeon
Bermeoko Udaleko Euskara Sailak aurten ere abian jarri du Berbalagun egitasmoa. Josu Unanuek, Euskara zinegotziak adierazi duenez, egitasmoaren helburua da “berba egiteko aukerak zabaltzea eskolatik eta euskaltegietatik kanpo, lagunarteko giroan” eta aurten #lotsarikgabe mezuarekin dator, hau da, lotsatu barik berba egiteko mezua zabaldu gura dute.
Irakurri osorik »