2014(e)ko abenduak 2
UEMAren bitartez, arnasguneen buruzko tailerrak egin dituzte Azpeitiko Urola Ikastolan. UEMA eta Urola ikastolak ala adostuta, DBH4 mailako 100 ikasle inguruk parte hartuko dute tailerretan. Lau taldetan banatuta, bi orduko bina saio egingo dituzte. Lehen bi taldeekin egin beharreko lan saioak amaituta pozik agertu dira, bai ikasleak, baita UEMAko ordezkariak ere.
Irakurri osorik »
2014(e)ko azaroak 10
Patxi Saezi, Azpeitiko euskara teknikariari, elkarrizketa egin dio Uztarriak. Saezen arabera Azpeitia herri euskalduna da eta aurrerantzean ere hala izango da. “Egia da badirela galera batzuk ezagutzan eta erabileran, baina inguruko udalerriekin alderatuz gero, ondo eutsi zaio euskarari”. Azpeitian egindako azken neurketaren arabera, kale erabilera %86koa zen, ezagutza, berriz, %84koa.
Irakurri osorik »
2014(e)ko urriak 21
Azpeitiko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak sustatutako egitasmoa da Auzoko, herritarrak, euskara eta aniztasuna biltzen dituen egitasmoa. Proiektuaren helburua da euskaratik urrun bizi diren pertsonak hizkuntzara hurbiltzea. Auzokoren bidez azpeitiar guztiek euskarara murgiltzeko aukera izan dezaten bermatu nahi dute.
Irakurri osorik »
2014(e)ko urriak 1
Garbiñe Bereziartua azpeitiarrak, bere herriko 15-16 urteko ikasleekin elkartu, eta teknologien bidez erabiltzen duten hizkera aztertu du. Emozioak adierazteko baliabide ugari erabiltzen dituztela ondorioztatu du, euskalkia izateak asko laguntzen duela horretan, eta oraingoz, erregistro informal horrek ez daukala eraginik testu formalak idazterakoan.
Irakurri osorik »