Hasiera » Etiketatutako albisteak"arnasguneak" (Orrialdea 2)

Tag Archives: arnasguneak


Munduko udalerri euskaldunenak ezagutu eta arnasguneez ikasteko ekarpen interesgarria egin du Tribuaren Berbak saioak

Lea Artibai da Euskal Herriko eskualderik euskaldunena. 5.000 biztanletik gora dituzten herrien artean berriz, Azpeitian erabiltzen da gehien euskara. Telebistako saioak, herri euskaldunetan euskararen erabilerari dagokion argazkia jaso du. Eta arnasguneen inguruan egindako azterketa guztiek erakutsi duten moduan, ikusi da euskararen arnasguneetan atzeraldia gertatzen ari dela. Maren Belastegi, UEMAko lehendakariak, arnasguneak sendotzeko hizkuntza politika aurrerakoiak bultzatu beharra azpimarratu du.
Irakurri osorik »

Maren Belastegi, UEMAko lehendakaria, arnasguneei buruz ariko da gaur ETB1eko Tribuaren Berbak saioan

"Tribuaren Berbak" gaur gauean emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB1en. Munduko herririk euskaldunenak deituriko programan euskararen arnasguneak izango dituzte aztergai. Eta besteak beste, Jon Aizpuru Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako kidea, Xabier Bengoetxea euskara teknikaria eta Maren Belastegi UEMAko lehendakariak gaiaren inguruan duten ikuspegiaren berri emango du saioak.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.