Bortzirietan %68,4 aritzen da euskaraz kalean

2019ko udazkenean Bortzirietan hizkuntzen kale erabilerari buruz egindako ikerketaren emaitzak aurkeztu dituzte. 6.000 lagun ingururen hizkuntza erabilera aztertu du Soziolinguistika Klusterrak, eta horren arabera, euskaraz %68,4 aritzen da kalean. Aurreko neurketen aldean, gorantz egin du euskararen kaleko erabilerak Bortzirietan. Iturria:...
Irakurri osorik »

UEMAko kide izatea erabaki du Lesakako Udalak

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izatea onartu du gaur Lesakako Udalak, udal osoko bilkuran. Gaur egun, 87 udalek osatzen dute UEMA, eta 88. udala izango da Lesaka, UEMAren batzar nagusiak udalen eskaera berriak onartzen dituenean. Guztien artean, ia 250.000 biztanle inguruko...
Irakurri osorik »

“Erdaldunek euskararekiko duten harremana aldakorra eta dinamikoa da, hainbat aldagairen arabera”

Migrazio erdalduna herri euskaldunetan: euskararen inguruko bizipenak eta iritziak ikerlana aurkeztu dute gaur UEMAk eta ikerlanaren egileek, hedabideen aurrean egindako agerraldian. Bertan izan dira Enara Eizagirre eta Edurne Urrestarazu, ikerlanaren egileetako bi, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakari Iraitz Lazkanorekin batera. Egileek...
Irakurri osorik »

Mugikortasun ziurtagirien ereduak, euskaraz

Espainiako Gobernuak herenegun ezarritako alarma egoeraren ondotik, eta Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak Covid-19ak eragindako osasun larrialdiari erantzun nahian mugikortasuna mugatzeko hartutako neurrien ondoren, gaur barra-barra ari dira bateko eta besteko enpresak eta erakundeak langileei mugikortasuna bermatu ahal izateko ziurtagiriak...
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.