2013(e)ko uztailak 23
Argazkian, ezkerretik: Maite Iturre Udalbiltzako lehendakariordea, Maren Belastegi UEMAko lehendakaria, Miren Segurola UEMAko koordinatzailea, Mertxe Aizpurua Udalbiltzako lehendakaria eta Xanti Kiroga Udalbiltzako zuzendaria.
Irakurri osorik »
2013(e)ko uztailak 22
Bildu eta EAJren baiezko botoekin, aho batez hartu zuen Zestoako Udalak kontratazioetan hizkuntza irizpideak sartzeko erabakia, martxoaren 6an. Baina, zer da zehazki Zestoako Udalak erabaki duena? Nora Palmitano Zestoako Udaleko euskara teknikariari elkarrizketa laburra egin dio www.uema.eus -k.
Irakurri osorik »
2013(e)ko uztailak 19
Leitzako Udalak egin duen azkeneko osoko bilkuran, ostiraletan herriko plazan egiten den azokan euskararen erabilera bultzatzeko asmoz Euskara Batzordeak egin duen proposamena onartu da. Leitza, UEMAko udalerria izaki, ahalegin handia egiten ari da herrian euskararen erabilera bultzatzeko eta normalizatzeko, eta herriko bizitzako espazio guztietan euskarari tokia egiteko.
Irakurri osorik »
2013(e)ko uztailak 19
Bere sareko kutxazain automatikoetan erabiltzaileek zer hizkuntza aukeratzen duten neurtu du Laboral Kutxak. Euskara gehien erabiltzen duten 12 herrietatik guztiak dira udalerri euskaldunak eta horietatik 10 UEMAkoak dira. Lehen zortzi postuetan ageri diren udalerriak UEMAkideak dira.
Irakurri osorik »