2013(e)ko irailak 3
UEMAk, liburutegietako langileei hizkuntza eskakizuna ezartzea beharrezkoa dela uste du. Eta egungo egoerari irtenbidea emateko helburuz, Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza eta Nafarroako Administrazioko Funtzio Publikoko Sailari bilerak eskatu dizkio.
Irakurri osorik »
2013(e)ko irailak 2
UEMAren ustez, Haritxelarrek utzitako hutsunea betetzea ez da erraza izango. Izan ere, langile nekaezina izan da euskararen aldeko lanean. Iparraldetik, euskara oraindik ere ofiziala ez den lurgunetik, euskararen bidean kitatuko ez den arrastoa utzi du horrela.
Irakurri osorik »
2013(e)ko uztailak 26
Espainiako Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak Sistema de Información de Usuarios de Servicios Sociales (SIUSS) deritzon programa informatikoaren bertsio berria sortu du, gaztelaniaz, galizieraz eta katalanez erabil daiteke, ez ordea euskaraz. Bertsio hori Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Udalek osatzen duten eskualdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean probatu nahi du Ministerioak, ondoren beste hainbat zerbitzuetara zabaltzeko. Bai mankomunitatetik baita UEMAtik ere, aplikatzio informatikoak euskarazko bertsioa izan dezan eskatu dute.
Irakurri osorik »
2013(e)ko uztailak 24
Hizkuntza irizpide berriak Bildu, EAJ, PSE-EE, Aralar eta Ezker-Anitzaren aldeko botoekin onartu zituen Zarauzko Udalak plenoan, PP abstenitu egin zen. Zarautz UEMAn sartu berri da eta gogoz eta indartsu ari dira euskararen aldeko lanean. Zarauzko udal ordezkariekin batera, Maren Belastegi UEMAko lehendakaria eta Zigor Etxaburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria ere gaurko agerraldian izan dira, Zarauzko Udalak hartutako erabakiaren garrantzia nabarmendu nahian.
Irakurri osorik »