2013(e)ko irailak 25
UEMA, Kontseilua , Hekimen, AEK, Bai Euskarari Ziurtagiria, LAB Euskara Idazkaritza eta Topaguneako ordezkarien iritziak bildu ditu euskarazko egunkariak. Oro har, Euskara Sustatzeko Plana egitea begi onez ikusten badute ere, planak dituen hutsuneak eta gabeziak nabarmendu dituzte.
Irakurri osorik »
2013(e)ko irailak 24
Udalerri euskaldunen garrantziaz, eta berauek euskara normalizatzeko prozesuan duten paperaz herritarrak kontzientziatzeko helburua duten tailerrak dira. UEMAk Kontseiluarekin, Topagunearekin, EMUNekin, Bertsozale Elkartearekin eta EHErekin elkarlanean sortuak. Goizuetan, Getarian, Zarautzen, Zestoan, Bergaran eta Baztanen egingo dira udazkenean zehar.
Irakurri osorik »
2013(e)ko irailak 20
Proiektuak alor sozioekonomikoaren euskalduntzean izango duen eraginaren jakitun izanda, proposamenaren xehetasunak aurkeztu eta zalantzak argitzea izan da Gipuzkoako Foru Aldundiak eta UEMAk elkarlanean antolatuko aurkezpen saioen helburua. Udal ordezkariek egitasmoarekiko interes berezia erakutsi dute.
Irakurri osorik »
2013(e)ko irailak 19
Pasa den astean aurkeztu zuten Eusko Jaurlaritzako arduradunek Euskara Sustatzeko Ekintza Plan (ESEP) berria. Eta UEMAk ESEPen gaineko balorazioa plazaratu du orain. Planean gune geografiko euskaldunenei toki berezia eman izana positiboki baloratu arren, udalerri euskaldunen garapen soziolinguistikorako neurri eraginkorrak falta direla nabarmendu du UEMAK.
Irakurri osorik »