2013(e)ko urriak 29
Herritarrek euskaraz bizitzeko dituzten oztopoak eta horren zergatiak aztertu ondoren, Euskara Zerbitzuak, Udalak, herriko elkarte eta norbanakoek elkarlanean euskararen arnasguneak zabaltzeko bidea hasi nahi dute.
Irakurri osorik »
2013(e)ko urriak 28
Aitor Montes Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko (OEE) kideari elkarrizketa egin dio Anboto Durangaldeko agerkariak. Argi dauka Montesek: "Kalitatezko osasun arreta erabiltzailearen hizkuntzan eskaintzen dena da, ez besterik".
Irakurri osorik »
2013(e)ko urriak 24
Elena Arriaga Aulestiko Udaleko jarduneko idazkariak bere bizipen eta sentsazioak konpartitu ditu gurekin. Aulestiko Udalak UEMAren sorrera bultzatu izana “erabaki zuzena eta ausarta” izan zela uste du. Atzera begiratuta, herritarrek euskaraz “osotasunean bizi izateko erraztasunak” lortu dituztela uste du. Eta herri txikia izanik ere, Aulestiko udalak %100 euskaraz funtzionatzeko gaitasuna duela nabarmendu nahi izan du.
Irakurri osorik »
2013(e)ko urriak 23
Maren Belastegi UEMAko lehendakariak, Beñat Solaberrieta Orioko alkateak eta Mertxe Aizpurua Usurbilgo alkateak gutunak helarazi dizkiete Eusko Jaurlaritzako Justizia administrazioko zuzendaritzari, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburuordetzari, Arartekoari, Hizkuntza Eskubideen Behatokiari eta Elebideri.
Irakurri osorik »