2013(e)ko azaroak 5
Parte hartzaileen balorazio baikorrarekin amaitu dituzte saioak Bergaran. Eta horrela, bost dira jada arnasguneen tailerrak egin dituzten herriak; Orio, Araitz, Markina, Goizueta eta Bergara. Bihar, Zarautzek hartuko du txanda. Gero eta gehiago dira tailerrak egiteko UEMArekin harremanetan jartzen ari diren herriak.
Irakurri osorik »
2013(e)ko azaroak 4
Hizkuntza irizpideak onartu dituzten udalei babesa erakutsi eta EAEn Estatu espainolaren ordezkari den Carlos Urquijoren eta Estatuko abokatuaren jarrera “itxi eta zapaltzailea” salatzeko, mosaiko erraldoia egin du Euskal Herrian Euskaraz-ek Zarauzko hondartzan.
Irakurri osorik »
2013(e)ko urriak 30
Berako Udalak uda aurretik eraman zuen auzitara Nafarroako Gobernua, eta orain etorri da sententzia. Nafarroako Gobernuak hamabortz eguneko epea du errekurtsoa aurkezten duen erabakitzeko. Marixol Taberna Berako alkateak eskatu dio “ez dezala errekurtsorik paratu, eta herritar guztien hizkuntza eskubideak aitortu eta errespetatu ditzala “.
Irakurri osorik »
2013(e)ko urriak 30
“Euskaraz biziko dan herri bat helburu”, Markina-Xemeingo Udalak eta Euskara batzordeak Udalerri Euskaldunen Mankomunitateari buruzko hitzaldia antolatu du. Ekitaldia gaur, 18:30ean izango da Uhagon kulturguneko lehenengo solairuan. Hizlariak, Iratxe Ibarra UEMAko teknikaria eta Nora Palmitano Zestoako Udaleko euskara teknikaria.
Irakurri osorik »