Segura irratiko BIXI-BIXI irratsaioan euskararen arnasguneen tailerrei buruz ariko dira gaur eguerdian

Goizane Arana UEMAko euskara teknikariariak hainbat herritan egiten ari diren tailerren berri emango du 12:30 inguruan. Lizarrustiko aterpetxeaz, euskaltegiak, Errigora proiektua edota “Lunatikoak” liburuari buruz ere ariko dira saio berean.
Irakurri osorik »

Hizkuntza gutxituak dituzten komunitateekin lankidetza sustatzeko hitzarmena sinatu dute Garabidek eta UEMAk

Maren Belastegik UEMAko lehendakariak eta Andoni Barreña Garabideko presidenteak sinatu dute bi erakundeen arteko hitzarmena. Nazioarteko garapen-lankidetzan hizkuntza irizpideak dagokion lekua izan dezan lortu nahi da horrela. Beti ere, garapen iraunkorra abiapuntutzat hartuta.
Irakurri osorik »

Hainbat udalen eskaerari erantzunez, SIUSS programa euskaratuko du Nafarroako Gobernuak

UEMAk SIUSS programaren “euskarazko bertsiorik ez edukitzeak euskaraz lan egiteko eskubidea urratzen” duela salatu zuen pasa den uztailean. Nafarroako hainbat udalek gutun bana bidali zioten Nafarroako Gobernuari aipatu programa euskaraz ere eskain zezan eskatzeko. Udazkenean jakinarazi dute Nafarroako Gobernuaren ordezkariek programa euskaratzera bidalita dagoela.
Irakurri osorik »

OEEk Osakidetzaren II. Euskara Planaren zirriborroari buruzko bere iritzia plazaratu du

Oro har balorazio positiboa egin badu ere, zer hobeturik ere ikusi du osasun langileen elkarteak II. Euskara Planaren zirriborroan. Beren iritziz “Planaren jarraipen batzorde orokorra zehaztu gabe uztea hutsune handia” da. Gainera, ezinbestekotzat jo dute “euskaldunen bilguneekin lankidetza zintzoan aritzea, UEMArekin, besteak beste.” Eta “planaren aterpean topaleku ofizial bat sortu beharko” litzatekeela uste dute.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.