2013(e)ko abenduak 17
Gaur, Hezkuntza batzordean, Jose Iribas Hezkuntza kontseilariak agerraldia egingo du liburuzainen eta osasungintzako profesionalen euskalduntze planez hitz egiteko. Bihar, Javier Morras Barne Saileko kontseilaria ariko da hizkuntza profilen inguruan. UEMAk azaroaren 19an Nafarroako Parlamentuan agerraldia egin ostean eskatu dituzte agerraldiok Nafarroako Bilduk eta Aralar-Nafarroa Baik.
Irakurri osorik »
2013(e)ko abenduak 16
Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA), Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak ELE/Arnasguneak hedatuz izeneko proiektuari ekin diote elkarrekin. Proiektua lantzeko eta gizarteratzeko jardunaldiak antolatu dituzte UEUrekin lankidetzan. Urtarrilaren 16 eta 17an egingo dira, Donostian.
Irakurri osorik »
2013(e)ko abenduak 16
Azpeitiko Udalak onartu du Udal barruko Euskararen erabilera sustatzeko plana. Udalaren Euskara Patronatuak eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) elkarlanean osatu dute plana, eta 2013-2017 epean indarrean izango da. Kudeaketa planaren bitartez, "tontorrera iristeko pausoak" ematea izango da helburua.
Irakurri osorik »
2013(e)ko abenduak 14
Batzar Nagusiak onartuta Baztan ofizialki UEMAko kide izango da gaurtik. Gainera, 2013ko balorazio positiboa egin eta 2014rako proiektuak zehaztuta itxi du urtea Mankomunitateak. 2014an "jauzi kualitatiboa" eman nahi dutela aipatu dute batzarraren ondotik Zuzendaritzak eman duen prentsaurrekoan.
Irakurri osorik »