2014(e)ko urtarrilak 14
Maren Belastegi, UEMAko Lehendakariak, iritzi artikulua argitaratu du, gaur, Gara egunkarian. Ostegun eta Ostiralean Donostiako UPV/EHUren Carlos Santamaria zentroan egingo diren Lurraldea & Hizkuntza jardunaldiek duten garrantzia azpimarratu nahi izan du horrela UEMAko lehendakariak.
Irakurri osorik »
2014(e)ko urtarrilak 8
Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk “Hizkuntza eta Lurraldea. Lurraldea eta Hizkuntza” jardunaldia antolatu dute hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harremana aztertzeko helburuarekin. Euskal Herriko kasu batzuk ezagutzeaz gain, Aland Uharteak, Flandria eta Galeseko ordezkariak ere entzuteko aukera izango dugu bertan. Topaketak urtarrilaren 16 eta 17an egingo dira, Donostian, UPV/EHUren Carlos Santamaria zentroan.
Irakurri osorik »
2014(e)ko urtarrilak 8
UEMAk 2014rako dituen asmoen eta erronken inguruan hitz egingo du Segurolak. Lierni Elorzaren gidaritzapean, BIXIBIXI irrati saioa asteazkenero 12:15etan izaten da Segura irratian. Hitz edo irri euskaraz elkarri euskara taldeak bultzatuta, Segurako Udalaren laguntzarekin.
Irakurri osorik »
2014(e)ko urtarrilak 7
Kontseiluako Iker Salaberriaren hitzak jaso ditu Berriak, arnasguneei buruz egindako erreportajean. UEMAren eskutik arnasguneak indartzeko urrats asko eman direla aitortuta, herriz herri egiten ari diren tailerren gaineko informazioa biltzen da bertan. Salaberriaren esanetan tailerren bitartez “kontzientziak pizten” ari dira, jendea...
Irakurri osorik »